XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN MATEO

SARRERA

Gaur egungo esejeta geienen iritziz, leenengo Ebanjelio au Siria-ko Antiokia-n idatzia omen da, 80-gn. urtearen inguruan.

Iñolaz ere, juduen artetik sortutako kristau-elkarte batentzat idatzia da.

Kristau egindako judu baten idaz-lana dirudi.

Fariseuen judu-erlijioa berriro indar-berritzen asia zen, Jerusalen-go jauretxea iraulia izan ondoren (70).

Garai artako kristauak kezkatzen asiak omen ziren fariseuen indar-berritzea ikusiz.

Nor da Israel egiazkoa?

Nola ulertu bear da Legea?

Zer arreman du Jesusek aintziñako Israel-ekin?

Jesus, Jainkoak bidalitako egiazko Mesias bada, zergatik ez da onartua?

Eta beste aldetik, kristau-elkarteen bizitza bera ere zabartzen asia omen zen.

Giro onetan, Jesusen jarraitzaille zintzo eta leial batek, Jesusi buruz eta Aren irakaspenari buruz tradizioan aurkitu duen guztia eskaiñi dio kristau-elkarteari, indar berritan.

Lan onetarako, Markos-en Ebanjelioa artu du oiñarri, eta ezagunak ditu beste iturri batzuk ere, adibidez, Jesusen itzen iturria.

Markosen Ebanjelioaren egitura jarraitzen du geienbat, baiña gai berriak eta bizi berria txertatuz.

Ebanjelari onek, bere altxorretik gauza berriak eta zaarrak ateratzen dituen etxe-nagusiak bezala jokatu du (Mt 13,52).

Ona emen Mateo-ren berezitasun batzuk: